Natura? Naturako Zientzia arloa? Zertan gabiltza?
- Biologia
Biologia: Izaki bizidunak aztertzen dituen zientzia da. Biologiak izaki bizidunen egitura makro eta mikroskopikoa, fisiologia, ugalketa, sailkapena, jatorria, eboluzioa, elkarrekiko eta ingurunearekiko harremanak, etab. aztertzen ditu.
- Geologia
Geologia: Lurplaneta eratzen duten materialak eta material hauen gain eragina duten prozesuak eta Lurra sortu zenetik beronen eta bertanbizi izandakoen historia ikertzen duen zientzia da.
- Kimika
Kimika: Materiaren eraketa atomiko eta molekularra eta bere osagaien arteko elkarrekintzak aztertzen dituen zientzia da.
- Fisika
Fisika: Materiaren, energiaren eta denbora-espazioaren propietate nagusiak aztertzen dituen eta naturako fenomenoei buruzko legeak finkatzea helburu duen zientzia da.
- Natura
Natura: Unibertsoa osatzen duten, espazioan eta denboran diren izaki guztien multzoa; mundu fisikoa, errealitate behagarria da.
- Zientzia
Zientzia: Natura, gizartea, gizakia eta bere pentsamenduari buruzko ezagutza objektibo eta sistematikoen multzoa.